Diseinu onean sinesten dugu. Diseinu ona artea da. Diseinu ona berezia da. Diseinu onak "zergatik?” galdetzen du, eta erantzuna zerbait ederra izan arte ez da gelditzen. Gure diseinu-prozesuak helburu jakin bat du, eta horregatik emaitzak iradokitzen du.
Mota guztietako barne-eremuen hornikuntza osoa emateko jardueran 45 urtetik gorako esperientzia duen familia-enpresa gara. Euskal Autonomia Erkidegoan zein estatu osoan egiten dugu lan. Elkarrengandik independenteak diren, baina, aldi berean, elkar osatzen duten espezializatutako 3 jarduera-alor ditugu.
montteprojects montte enpresako eremu eta barne-hornikuntzako proiektuen atala da. Alderdi horretan merkatuko behar eta eskakizunetan abangoardian egoten ahalegintzen gara, eskakizun berrietarako prest egonda. Profesionalei, enpresei eta bestelako kolektibitateei bideratutako altzari-hornikuntzako eta barne-obrako sailetarako pertsonalizatutako proiektuak aztertu eta egikaritzen ditugu.
Abiapuntu moduan, bezeroak zer behar duen eta aurrean duen proiektuarekin zer helburu dituen jakitea gustatzen zaigu. Horiek behin jakinda, gure esperientziaz eta ezagutzaz baliatuz, aztertu, egokitu eta gauzatzen dugu.
Ideia puru batetik abiatzen gara, baldintzarik gabe
Ideia gordin batetik abiatzen gara. Gure irudimenaz baliatzen gara. Pentsatzen, sortzen eta kontsultatzen dugu, eta moldatzen gara. Ideiak berez oreka bat lortzea bilatzen dugu, eta hori lortutakoan, lehen erabakiak hartzen ditugu.
Elkartzen diren eta jarraitzera motibatzen gaituzten erabaki egokituak dira.
Ideiak itxura hartzen hasten dira eta eremua agertzen hasten da. Elementu eta xehetasun bakoitzak harmonia sortzen dute. Berehala sentitzen dugu eremua gurekin komunikatzen dela, eta orduan denak zentzua hartzen du.
Nabarmentzen diren xehetasunak eta itxura ematen duten elementuak sortzen ditugu.
Azken emaitza eremu erosoa da, iradokitzen eta erakartze duena. Koordinazio onari, urte askoren lanari eta eragile bakoitzak ekartzen duen sentimenduari emandako saria.
Sortzen diren sentsazioak eta hegan egiten duten emozioak.
montteprojects-en egokitu egiten gara bezero bakoitzaren behar estetikoetara eta baldintza ekonomikoetara. Bertako nahiz nazioarteko produktu onenen aukera dugu, aholkularitzarik onena eskaini eta aparteko eremuak sortzeko.
Diseinuaren alde egiten dugu; produktuari aplikatzen diogu, baina ez hori bakarrik, baita eremuak konfiguratzeko moduari, enpresaren nortasunari eta ekoizpen-estrategiei ere. Askotariko instalazioetarako irtenbideak eskaintzen ditugu; hala nola ikastetxeak, erabilera anitzeko guneak (liburutegiak, zentro zibikoak), ospitaleak edo bulegoak. Mota guztietako bezeroei ematen diegu zerbitzua: erakunde publikoak, enpresa pribatuak, arkitektura-estudioak, partikularrak.
Arkitektura eta diseinua oso gustukoa dugun langile-taldea gara, eta eskarmentu handia dugu sektorean. Proiektuekin eta gure bezeroekin konpromiso handia dugu.
Hiru erakusketa-eremu ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 820 m², eta horietan interiorismoan adituak diren langileak ditugu lanean, aholkularitzarik onena eskaintzeko.
Produktuak eta materialak ukitu eta sentitu ahal izateko eremuak dira. Gure bulego nagusietan eta biltegietan (5.800 m²) helburu jakinetara bideratutako eremuen proiektuak garatzen dituen giza talde teknikoa dugu; ideia bakoitza entzun eta aztertu egiten du, aholkua ematen du eta irtenbideak bilatzen ditu.
Gaitasun handiko logistika-zerbitzua dugu, ibilgailu-flota eta muntaketa taldea jasotzen dituena, alegia. Horri esker, kalitaterik onena eskain dezakegu instalazioan.
Parking: Instituto Central
Urkixo Zumarkalea, 14
Parking: Easo
Easo Plaza, 8
Parking: El Corte Inglés
Independentzia kalea, 3